domingo, 23 de junio de 2013

PLANOEN ZUZENKETAK (ERREKUPERAKETA)

Bigarren proiektuko planoak txarto nituela esan zidan Koldok (eskala txikiegia eta desordenaturik, nahiko "guarrete") eta hori dela eta errepikatu behar izan ditut. Hau izan da errekuperaketa egunean, ekainak 25, entregatu beharreko lana. 

Hemen dauzkazue txarto zeuden planoak: 


Eta hona hemen zuzendutakoak, hau da, berriak:

             -Fatxadak eta estalkia




                 -Ebaketak:




domingo, 12 de mayo de 2013

TRINITATE PLAZAN EGIN BEHARREKO INTERBENTSIOA

Azkenengo proiektu hau trinitate plazan kokatu behar izan dugu. Nik, aurretik esan bezala, frontoian kokatu egin dut interbentsioa. Behin tokia hautatua izanda, zer interbentsio egin aukeratu behar zen. Horretarako, bertara hurbildu eta hango jenteari galdetu nion ia zein behar dituen plaza horrek. 

Generazio ezberdintetako gendeari galdetu nien, eta oso kurioso iruditu zitzaidan bakoitzak bere beharreri bakarrik begiratzen ziotela.
Adibidez, taberna baten terrasan egondako ama gazte bat bere haurrarekin (2/3 urte):

-Kaixo, arrastion. Galdera batzuk egin nahiko nizkizuke trinitate plazari buruz. Hara, zuk zerbait falta zaiolakoan zaude? Hau da, zerbait zeuen beharrei erantzunez gehituko zenioke plaza honi? Interbentzio tenporal bat egin ahalko litzateke?

-Bai. Nire ustez haur txikientzako guneren bat jarri daiteke, eurek jolasteko gu gradetan jesarrita gauden heinean.

-Ezer gehiagorik ez?

-Ez. ez zait ezer gehiago okurritzen.


Gero, handik pasatzen ziren agure kuadrila bati galdetu nien, galdera berbera eta euren erantzuna hau izan zen:

-Hara, haurrentzako gune anitz badaude inguru honetan. Apur bat aurrera bazoaz, San Telmo elizara, parke antzeko bat aurkituko duzu, baina inguruan ez dago agureentzako tokirik. Hau da, ez dago gu jesarri ahal izateko tokirik. Eguzkitan, patxadaz, lagunekin berbetan egoteko. Nik plazan zehar banku pila jarriko nituzke.


Biek esaten dute zertxobait egitekotan plaza osoan zehar egitea eta "betirako" gauzak eskatzen zizkidaten. Interbentzio tenporalaren faktorea ulertu ez zutelakoan, eta nire gunea frontoia zela ikusirik galdetzen jarraitu nuen. 
Orduan plazarekin eskina egiten duen estankoan sartu eta hango langileari galdetu nion, bere erantzuna "Es que yo lo veo más como un factor turístico. No se. Tampoco entiendo mucho de esto porque no soy de aquí, pero... Muy deportivo también lo veo. Pero no sé..."

Berdin berdin jarraitzen nuen: informazio asko baina balio gutxi. 
Horrela, batek jazzaldiari buruzko informazioa eman zidan, egun horretan txubaskeroak eta banatzen zituztela euria egiten bazuen, komunak jartzen zituztela, garagardoak eta saltzen zituztela. Eta kopla horrekin geratu nintzen. Zergatik ez txosna/txiringito antzeko bat proiektatu frontoian, kendu eta jartzeko erraza dena eta jaialdiak daudenean erabili daitekeena?


Horrela bada, lehenengo ideia txiringito estable bat egitea izan zen eta Juanjo k bi solairukoa proiektatzea gomendatu zidan. Baina, ideia hobea otu zitzaidan eta txiringito desmontable bat egitea erabaki nuen azkenean. 

Horrela bada, txiringuitoa akordeoi baten antzera tolestuko zen:


Erdiko hutsunean gainerako elementu estrukturalak gordeko dira. 



Zabalduta:



Guztiz desmontatuta:



Estalkia:




Planoak: Lehenengo eta behingure kokalekua izango zena aztertu behar nuen: 



Nire proiektuaren posizio ezberdinak:






PLANOAK:






martes, 7 de mayo de 2013

SCHRÖDER ETXEA (Rietveld)


Hemen dugu bideotxo bat Schröder etxeari buruz, Rietveld arkitektoaren obra. Etxe honen bigarren solairua guk kurtsoan zehar landu dugunaren inguruan doa. Espazio finkoei uko egiten die eta mugi daitezkeen paretak erabiltzen ditu espazioa era batean edo bestean mugatzeko. Rietvelden lan bikaina, paregabea, nire ustez.

http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=qLHCYeswxuI#!

martes, 23 de abril de 2013

HABITAT HIRITAR MUGIKOR IMPROBISATUA

2.Lauhilabete honetan irakasleak "habitataren" inguruan hausnartzera bultzatu gaituzte, eta habitata bizi ahal izateko babeza ematen digun oro dela esan dezakegula uste dut. Era horretan, pasaden ostegunean, apirilaren 18an, aske gunean klaseko batzuk improbisatutako habitata aurkeztu nahiko nizueke: 

hiruzpalau manta, kartoiak, aterpe bat eta...



 TATXAAAAN!


martes, 16 de abril de 2013

"Especies de Espacios"


Liburu hau Georges Perecek idatzi zuen. Perec, XX.mendeko literatura frantseseko idazle garrantzitsuenetariko bat da. Sorbonako unibertsitatean Historia eta soziologia ikasi zuen.

Liburu honek orria, ohea, logela, apartamentua, eraikina, kalea, auzoa, hiria, landa, herrialde, Europa eta Mundua aztertuz (txikitik handira). Hau da, espazioaren eta denboraren inguruan aritzen da, espazio ezberdinak sail diferenteetan analizatuz. 

Bere bizipen bitziak erakutsiz, inguratzen gaituen espazioa aztertera gonbidatzen gaitu idazleak,  baita zeharo zentzugabeak direnak ere. Erakargarritasun hau lenguaiaren jokoarekin lortzen du Perecek. 

ITALIAKO ARKITEKTURA

Aste Santu honetan Erroman egon naiz eta hainbat eta hainbat garai ezberdinetako eraikin eta arkitektura motak ikusi eta ezagutu ahal izan ditut. Hona hemen nire bidai honetan ikasitakoa:

KOLISEOA





Koliseoa (latinez: Colosseum), jatorrian Flaviar Anfiteatroa deitua (Amphiteatrum Flavium), Erroma erdialdean dagoen eraikin handi bat da. Bere izena Coliseo alboan zegoen "Colosoren" estatua handi batengatik dator. Antzinatean, 50.000 pertsonentzako tokia zuen, laurogei harmaila hilarekin. Hareatik gertu zeudenak, Enperadorea eta Senatariak ziren, eta, gorantz egin ahala, gizarteko maila baxuagoko jendea zegoen. Koliseoan, gladiadore borrokak eta ikuskizun publikoak egiten ziren. Erromatar foroaren ekialdean eraiki zen, eta, lanak, 70 eta 72 urteen artean hasi ziren, Vespasiano enperadorearen erregealdian. Anfiteatroa, Erromatar Inperioan sekula eraiki zen handiena, 80an amaitu zen, Tito enperadorearen erregealdian, eta Domizianoren erregealdian aldatua izan zen.
Koliseoa, ia 500 urtez erabili zen, historiako azken jokoak, VI. mendean ospatu zirelarik, Mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorketadata tradizionala den 476. urtea baino askoz beranduago. Gladiadore borrokez gain, beste ikuskizun batzuk ere egiten ziren koliseoan,naumakia, animalia ehiza, exekuzioak, gudu ospetsuen antzezpenak eta mitologia klasikoan oinarritutako antzezlanak kasu. Eraikina, halako ekitaldietarako erabilia izateari utzi zitzaion Goi Erdi Aroan. Beranduago, babesleku, lantegi, ordena erlijioso baten egoitza, gotorleku, harrobi eta santutegi kristau bezala berrerabilia izan zen.
Egitura, lurrikara eta harginen ondorioz oso kaltetua dagoen arren, Koliseoa, beti ikusi izan da Erroma Inperialaren ikur bezala, eta erromatar arkitekturaren hoberen kontserbatutako ereduetako bat da. Gaur egungo Erromako turismo gune ezagunenetako bat da, eta oraindik Erromatar Eliza Katolikoari oso lotua dago, eta, honen ondorioz, Aita Santua, Anfiteatroraino eginiko gurutzbidearen buru daOstiral Santu egunean.





............................................................................................................
PANTEOIA

Agriparen Panteoia edo Erromako Panteoia (latinez: Pantheon), Erroman, Erromatar Inperioaren hasierako garaian eginiko eta jainko guztiei eskainitako tenplu zirkular bat da. Hirian, modu herrikoian, La Rotonda bezala ezagutzen da, hortik eraikina bera dagoen plazaren izena.
«Aingeruen diseinua, eta ez gizakiena »
Michelangelo
Gizakien eta jaiko/jainkosen mundua adierazten du, izan ere, erromatarrek mundua erdi esfera zela uste zute eta horregatik Panteoiaren forma, kupulak zerua irudikatzen omen baitu. Oso horma sendoak ditu (8 metrotakoak) eta bere dimentsioak direla eta esfera perfektua sartzen da bere barnean
Barruko lurra laua da. Zirkulu itxura eduki arren, ardatz bakarra dauka eta kupularen goiko aldean 9 metrotako diametroa duen leiho zirkularra dago (hutsa da), eraikineko leiho bakarra. Ekainaren 21ean eguzkia leiho horretan zehar sarrtuz eraikinaren erdiko puntuan islatzen da. 
Basea basaltoz egina badago, bere pisua murrizteko kasetoiak egin zizkioten. Eraikina octastiloa da eta zutabeak harri bakarrez daude eginak. Eraikina hormigoiez egina dago baina kanpoaldean adreiluak jarri zizkioten. Garaian, adreiluen gainetik urrezko itxura zuen koloreko estalkia jarri zioten. 
Barruko gela kolorezko marmolez hornitu zuten.


............................................................................................................

FORO ERROMATARRAK


Foroa agoraren garapena da, leku publikoak, bete inguruan eraikin nagusienak, bizitza politiko, ekonomiko eta sozioalak han egiten ziren. Errepublika garaian foroak espazio definitua ziren eta tenplu eta eraikin nagusien fatxadak hara ematen zuten. Inperioarekin Erroma handitu zen eta foroa txiki geratu, horregatik enperadore bakoitzak foro bat egin zuen. 



............................................................................................................

FONTANA DI TREVI

Fontana di Trevi Erromako iturri handiena eta ezagunena da, eta gehiengoaren iritziz, munduko famatuenetako bat ere bai.
Palazzo Poliren alde batean eraikita dagoen XVIII. mendeko iturri hau Nicolò Salvik diseinatu zuen eta, klasizismoak eta barrokoak bat egiten dute bertan.
Eskulturaren gaia itsasoa da. Artelanaren erdi-erdian maskor itxura duen gurdi bat ikus daiteke eta horren gainean Pietro Bracciren Ozeano deritzon estatua dago. Alde bakoitzean horma-hobi bat dago; batean, osasungarritasuna, eta bestean, oparotasuna (Filippo della Valleren lana). Bi tritoi gurdia eramaten duten itsas zaldien aurretik doaz. Ikuskizun miresgarri honetan, arkitekturak eta eskulturak (barrokoak biak) bat egiten dute erabat.

Kultura orokorra



Ziur asko iturriaren ospea berari buruz dauden kondaira eta pasadizo
ugarien ondorio da.
  • Txanponaren jaurtiketa: Ohiturarik ezagunena da eta oraindik ere irauten du (Arrivederci Roma” abestian aipatzen da). Iturriari bizkarra emanez txanpon bat uretara jaurtitzen duena etorkizunean Erromara itzuliko omen da. Ez dakigu zein den ohituraren jatorria, baina usadio zahar batengatik ager zitekeen: izan ere, hiritarrek txanponak edo opari txikiak botatzen zituzten iturrira hiriko jainkoen mesedea irabazteko. Erromako udalak erabaki zuen bildutako txanpon guztiak hiriburuko Caritas elkarteari emango zizkiola; hala ere, horrek ez du esan nahi “afizionatuek” dirua hartzen ez dutenik begiralerik ez dagoenean.
  • Maitasunaren ura: Treviko ura Erromako onenetariko bat zela esaten zuten, Acqua Marcia akueduktukoak ez bezala, karerik ez zuelako; gaur egun ureztatzeko eta iturria bera betetzeko erabiltzen da. Aspaldi, iturriko ura edaten zutenean, neskatoek iturriko urez betetzen zuten edalontzi bat eta mutil lagunari edaten ematen zioten atzerrira joan behar zuenean. Ura edan ostean edalontzia apurtzen zuten fideltasuna adierazteko.
...........................................................................................................

VICTOR EMANUELERI EGINIKO MONUMENTUA

Bateratutako Italian egon zen lehenengo erregearen omenean egin zen monumentu/templu hau. Plaza Venezian kokatzen da. Giussepe Sacconik diseinatu zuen 1895ean eta 1911an inauguratu zen nahiz eta lanak beranduxeago amaitu. 

Marmol txuriz eginda dago eta bertan "tumba al soldado desconocido" dago, betirako sute  batekin, IIMGren amaieran egina. 

.............................................................................................................................................................

KARAKALAREN TERMAK

Karakalaren Termak Erroma inperialeko bainu multzo zabala izan ziren. Erroman eraiki ziren, 212 eta 216 urteen artean, Karakalaenperadorearen erregealdian. Terma Antoniarrak izenarekin inauguratu ziren (Thermae Antoninianae), Antoniar leinuaren ohorez,Marko Aurelio Antonino Basiano bizi zela, sekula ezbaitzen Karakala izenarekin ezagutu. Gaur egun, terma hauen hondakin zabalak, atrakzio turistiko garrantzitsua dira. Laster bere eskultura eta beste hainbat aberastasun kendu zitzaizkion arren, oraindik mosaiko zati handiak kontserbatzen dira, horietako batzuk, eraikinaren goi solairuari dagozkionak, erori zena.

Haitzurdinezko bainuontzi erraldoietako batzuk, bloke bakarrean zizelkatuak, Erroma erdialdera eraman ziren, iturri bezala erabiltzeko. Bere eskulturarik ospetsuena, Farnesio Zezena deitua, Napoliko Arkeologia Museoan kontserbatzen da. Gaur egun, multzoaren hondakinen ondotik, Viale Aventino (Abentino etorbidea) eta Viale delle Terme di Caracalla (Karakalaren Termetako etorbidea) igarotzen dira.








martes, 9 de abril de 2013

2.HABITAT HIRITARRA


Azken ariketa honen helburua geure hiru irakasleentzako (Juanjo, Koldo eta Borja) habitata egitea zen.  Horrela bada, aurretik azaldu bezala, hiru leku eman zizkiguten aukeran eta nik unibertsitate aurreko hiru pibotetan kokatu dut proiektua.

Proiektatzen hasi aurretik, lekua aztertzen aritu nintzen, jendearen joan etorria (ibilbidea) nondik norakoa zen:


intimitatea zelan lortu inguruko elementuak aztertuz, gainerako eraikinen diseinua ikusi … Horrela bada, inguruko eraikinak zuzenak eta kubikoak zirelaz ohartu nintzen eta horregatik nolabaiteko fusioa lortzearren, nire eraikina zuzena eta kubikoa ere izatea erabaki nuen. Nire lehen ideia, jendearen joan-etorria aztertzean, 4 m gutxienezko altuera batean egitea erabaki nuen. Era berean, Koldok bere aita gurpildun aulki batean dagoela esan zuenez, bertara igotzeko arranpa jarri nuen.


Baina, zelan egituratu nire eraikina? Hemen zetorren zailena. Hiru irakasleak ados zeuden patio edo antzeko zerbait eduki nau zutela esatean, baita unibertsitatearekin (eurek lantokiarekin) ahalik eta kontaktu gutxien edukitzean ere. Beraz, patioa etxe barruan sartzea erabaki nuen, antzinako etxe erromatarren antzera.
Lehen ideiari jarraituz, arranpa etxearen erdiguneraino heltzen zen eta haren inguruan bizilekua. 

 Bizileku horrek patioa, sukaldea, hiru logela (pareta korrederen bidez eralda ziratekeenak), eta lantoki bat zuen. Lantoki honen itxuran sakontasun berezi bat lortu nahi nuen, izan ere, arkitektoak arraroak garela esan omen dute eta beti gure munduan bizi garela (arte ederretakoen antzera). Horregatik kobazulo itxura eman nahi izan nion barruko paretei testura harritsua emanez. Gela horrek ez zuen inongo leihorik edukiko paretetan, bai ordea sabaian. Han egongo zen lantokiko leiho bakarra, eta haren azpian mahai handi bat gustura lan egin ahal izateko. 


Lehenengo zuzenketaren ostean ordea, nahiz eta idei onak eduki, denen arteko lotura falta sumatzen zela esan zidan Koldok. Hasteko, patio bat eraikin baten barruan jartzea erabakitzen badugu, pasabide modura jardungo du. Hau da, eraikinaren bizkar hezurra izango da eta bertatik gainerako espazioetara ailegatuko gara. Beste era batean esanda, elementu primarioa izango da beste sekundarioen pasabidea dena. Horrela bada, patioa erdian jartzea hobe zen. 


Koldok beste datu bitxi bat azaldu zidan: kaletik goazela, sabaia infinitu metrora dago, eta horregatik eraikin batera sartzen garenean normalean sarrera gainerako espazio guztiak baino altuagoa izan ohi da (hoteletako hollak, etxebizitzetako portalak..).

 Portala

 Hoteletako Hallak


Horregatik patio inguruko pasabidea eta sarrera beste guneak baino altuagoak jarri ditut, infinitu metro dituen sabai baten eta 2,8mko sabaiaren arteko kontrastea hain bortitza ez dadin.

Hona hemen proiektuaren argazkiak:







............................................................................................................





Planoetan ikusten den bezala, arkitektoen gunea alde batean (logelak+lantokia) eta egongela+sukaldea beste batean jarri ditut. Gonbidatuak egotekotan intimitatea mantentzeko.